Log note :
changed:
-
<h1>Azpitituludunak Telebistan ikusteko dvd edo usb jogailu egokiak</h1>

Jogailu hauekin, fitxategi bikotea baduzu Cd edo Dvd batean edo Usb bateko karpeta batean (avi + str), filma azpititulatuta ikus daiteke. 
Usb batetik ikusteko, karpeta batean jarri srt eta avi fitxategiak, biak izen berdinarekin, salbu eta luzapena. Cd edo Dvd-en kasuan, ondo grabatu diskoa, hemen azaltzen den bezala: IkusiTelebista . Ikus JogailuTxarrak atala ere.


Philips dvd recorder dvdr 3380
 
 Diskoko edukiak agertzen direnean, lehenbizi azpitituluen fitxategia aukeratu, eta ondoren bideo fitxategia. Letrak txiki samar eta zurixka agertzen dira (kontraste gutxirekin).

i-Joy Tdt Cronos (Ltd-ko dekodetzaile digitala)

 Aparailu honek erreproduzitzen ditu Avi (audio izan mp3 edo ac3), Mpg, mp4 eta mkv formatuko bideoak, eta haiekin batera doazen Srt fitxategietako azpidatziak erakusten ditu, azentu eta guzti, ondo, baina letra tipo gorri eta txikiarekin, irakurtzeko zailtasunekin (agian badago moldatzerik hori, baina...).

Sunstech Dtb-3700 (Ltd-ko dekodetzaile digitala)

 Ltd edo Tdt deskodetzeko aparailu bat da. Programatzeko gaitasuna ere badu, lotzeko Dvd grabagailu batekin eta gauez gauza desberdinak kate desberdinetan grabatzeko gaitasuna ematen du. Usb zuloa du, musika entzuteko, argazkiak ikusteko edo filmak ikusteko.

Aparailu honek nahiko ondo erreproduzitzen ditu azpitituluak, baina azentuekin eta karaktere espainol batzuekin letrak *jaten* ditu. Euskararekin, normalean, arazorik ez, baina *IƱaki* bat agertzen bada baliteke *Iki* irakurtzea pantailan.

Arazoa du, ordea, Avi batzuekin, ez baitira entzuten: irudia ikusi bai, eta azpitituluak agertu ere bai, baina entzun ez (ezta azpititulurik gabeko karpetetan). Uste dut izan daitekeela hemen esaten dutena http://www.ciao.es/Pro_Basic_1025__Opinion_1578524 ac3 formatuko audioa ez duela erreproduzitzen. Ikertzen segituko dugu.