Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluak

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

mencoder programa

Instalazioa

mencoder programa mplayer paketean dago, eta mplayer paketea edozein Linux distribuzioko repositorioetan dago, beraz beste edozein programa bezala instalatu daiteke eta gustukoen duzun programa erabil dezakezu: Debian edo Ubuntun synaptic edo apt-get erabiliz, Fedoran yum erabiliz...

Erabilera

DVD batetik bideoak erauzteko

DVD batetik bideoa erauzteko, komando hauek exekutatu behar dira terminalean:

rm frameno.avi

mencoder dvd://(titulua) -chapter (kaphasi)-(kapbuka) -alang (hizkuntzid) -ovc frameno -oac mp3lame -lameopts cbr:br=128:mode=3 -o frameno.avi

mencoder dvd://(titulua) -chapter (kaphasi)-(kapbuka) -alang (hizkuntzid) -oac copy -ovc xvid -xvidencopts nointerlacing:bitrate=2000:pass=1 -o /dev/null

mencoder dvd://(titulua) -chapter (kaphasi)-(kapbuka) -alang (hizkuntzid) -oac copy -ovc xvid -xvidencopts nointerlacing:bitrate=2000:pass=2 -o (pelikularen_izena).avi

Behar ditugun tituluak, kapituluak eta hizkuntza identifikatzaileak DVDRip? programaren bidez lor ditzakegu.

DVD batetik azpitituluak erauzteko

Goiko komandoei -vobsubout (azpitituluen_izena) -vobsuboutindex (azpitituluid) aukerak gehitu. Honek vobsub formatuan erauzten ditu azpitituluak.

Bideoak AVI formatura bihurtzeko

Bideo bat AVI formatura bihurtzeko (xvid bideo kodetzailearekin eta mp3 audio konpresioarekin) komando hau erabiliko litzateke:

mencoder -o (pelikularen_izena).avi -ovc xvid -xvidencopts nointerlacing:bitrate=2000 -oac mp3lame -lameopts cbr:br=128:mode=3 (pelikularen_izena).luzapena

Aukerak aldatuta beste kodetzaile, kalitate edo konpresio-maila batzuk lor daitezke.


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe