Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluak
Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera
Ordenagailua prestatu
Filmak euskarazko azpitituluekin ikusten hasteko, presta ezazu modu egokian zure ordenagailua.
Windows
Inportantea da, wiki honetako jarraibideak egoki ulertzeko, fitxategien luzapenak agerian egotea zure Windows instalazioan. Hortaz, Windows sistemetan luzapenak ezkutatzeko berezko aukera ezabatzea komeni da. Honela egin daiteke: fitxategi-kudeaketako aplikazioan gaudenean, Herramientas > Opciones de Carpeta menuan, Ver aukeratu eta "Ocultar las extensiones del archivo..." aukera desaktibatuta utzi.
Eskuratu VLC jogailua. http://www.videolan.org/vlc/ Film azpititulatuak ikusteko balioko dizu. Gehiago hemen: IkusiWindows
Eskuratu Winrar programa. http://www.rarlab.com/ Jaitsitako azpitituluak eta film batzuk deskonprimitzeko balioko dizu, eta baita ere, zuk egindako euskaratzeak partekatu nahi badituzu, webgune honetara azpitituluak kargatu aurretik, ZIP edo RAR eran konprimitzea eskertuko genizuke.
Eskuratu filmak BitTorrent formatuan jaisteko balioko dizun zerbait, adibidez Vuze
Filmak Dvd-etatik erauzteko eta azpitituluekin sinkronizatzeko, ikus ErauziWindows eta SinkronizatuWindows
Filmak Dvd edo Cd disko batean kopiatzeko, Nero bezalako tresna arrunt bat erabil dezakezu, baina adi IkusiTelebista orrian emandako instrukzioei, nola antolatu karpetak eta fitxategiak diskoan kopiatzeko.
Ubuntu
Eskuratu VLC eta Mplayer jogailuak. Film azpititulatuak ikusteko balioko dizute. Gehiago hemen: IkusiUbuntu.
Eskuratu Deluge. Filmak torrent formatuan jaisteko balioko dizu. Ikus BitTorrent.
Filmak Dvd-etatik erauzteko eta azpitituluekin sinkronizatzeko, ikus ErauziUbuntu eta SinkronizatuUbuntu?
Mac
Eskuratu VLC jogailua. http://www.videolan.org/vlc/
Eskuratu filmak BitTorrent formatuan jaisteko balioko dizun zerbait, adibidez Vuze edo Miro MiroTorrent