changed:
-
<h1>Ordenagailua prestatu</h1>
Filmak euskarazko azpitituluekin ikusten hasteko, presta ezazu modu egokian zure ordenagailua.
Windows
**Garrantzitsua** da, wiki honetako jarraibideak egoki ulertzeko, fitxategien luzapenak agerian egotea zure Windows instalazioan. Hortaz, Windows sistemetan luzapenak ezkutatzeko berezko aukera ezabatzea komeni da. Honela egin daiteke: fitxategi-kudeaketako aplikazioan gaudenean, Herramientas > Opciones de Carpeta menuan, Ver aukeratu eta "Ocultar las extensiones del archivo..." aukera desaktibatuta utzi.
Eskuratu Jogailu bat:
**VLC**. http://www.videolan.org/vlc/ Filmak azpidatziekin ikusteko eta osoki Euskaraz dago. Gehiago hemen: IkusiWindows
**MpcStar**. http://www.mpcstar.com/ Azpidatziekin ikusteko oso ona eta osoki Euskaraz dago.
**UMPlayer**. http://www.umplayer.com/ Azpidatziak onartzen ditu eta Euskaraz dago.
Eskuratu **Winrar** programa. http://www.rarlab.com/ Jaitsitako azpitituluak eta film batzuk deskonprimitzeko balioko dizu, eta baita ere, zuk egindako euskaratzeak partekatu nahi badituzu,
webgune honetara azpitituluak kargatu aurretik, ZIP edo RAR eran konprimitzea eskertuko genizuke.
Eskuratu filmak BitTorrent formatuan jaisteko balioko dizun zerbait, adibidez:
"Vuze":http://www.vuze.com Euskaraz badago
"BitComet":http://www.bitcomet.com Euskaraz badago
"Ares Galaxy":http://sourceforge.net/projects/aresgalaxy/ Euskaraz badago
Filmak Dvd-etatik erauzteko eta azpitituluekin sinkronizatzeko, ikus ErauziWindows eta SinkronizatuWindows
Filmak Dvd edo Cd disko batean kopiatzeko, Nero bezalako tresna arrunt bat erabil dezakezu, baina adi IkusiTelebista orrian emandako instrukzioei, nola antolatu karpetak eta fitxategiak diskoan kopiatzeko.
Ubuntu
Eskuratu **VLC** eta **Mplayer** jogailuak. Film azpititulatuak ikusteko balioko dizute. Gehiago hemen: IkusiUbuntu.
Eskuratu **Deluge.** Filmak torrent formatuan jaisteko balioko dizu. Ikus BitTorrent.
Filmak Dvd-etatik erauzteko eta azpitituluekin sinkronizatzeko, ikus ErauziUbuntu eta SinkronizatuUbuntu
Mac
Eskuratu **VLC** jogailua. http://www.videolan.org/vlc/
Eskuratu filmak BitTorrent formatuan jaisteko balioko dizun zerbait, adibidez "Vuze":http://www.vuze.com edo Miro MiroTorrent