Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Popcorn Time

Torrent teknologia zuzeneko streaming zerbitzu bilakatzen du Popcorn Time zerbitzuak. Ordenagailuko programa gisa instalatu daiteke eta erraza da funtzionamendua, filma aukeratu, eta nahikoa popularra bada, streaming zerbitzua hasten da. Azpidatziak hautatzeko aukera ere badago, eta baldin eta filma Opensubtitles-eko biltegian euskarazko bertsioan badago, orduan euskaraz ere ikusi daiteke. Azpitituluak-com-etik saiatzen gara hemengo filmak Opensubtitles-en ere egon daitezen, beti kargatzen dugu kopia bat hara.

Popcorn Timek funtzionatzen du halaber gailu mugikorretan Android app gisa. Beraz, mugikor eta Android tabletetan ere ikus daitezke filmak azpidatziekin. Eta ez hori bakarrik, ChromeCast badaukazu telebistan, baita mugikorretik streaming hori telebistara bidali eta filma pantaila handian ikusi. Honela egiten da.

Popcorn egoki jarri mugikorrean

Inportantea: Popcorn Time ez da instalatu behar mugikorrean Google Play-tik, baizik eta bere webgune originaletik. Horretarako, konprobatu zure mugikorraren segurtasun ezarpenak, eta Jatorri ezezagunak aukera baimendu.

Hori egin ondoren joan mugikorraren nabigatzailearekin http://popcorn-time.to helbidera eta handik instalatu.

Popcorn-ekin filmak ikusi

Popcorn Time instalatuta audenean, goazen ezarpenetara, eta pare bat aukera molda ditzagun. Batetik, hor eskumatan duzuna, katxea garbitzeko aukerari eman, ze bestela filmekin beteko zaizu gailuaren memoria.

Beste aukera da azpidatzien hizkuntza lehenetsiarena. Hor, lastima da, baina oraindik ez dago euskara. Gaztelania ageri da irudian, ze euskara ezin dugu aukeratu. Agian hau hobetuko da laster... Bitartean, hor gaztelania agertu arren, ikus daitezke filmak euskaraz. Ikus dezagun nola. Lehenik eta behin, bilatu eta aukeratu ze film ikusi nahi duzun. Eta haren fitxan honela agertuko zaizu...

Bai, gaztelaniazko azpidatziak lehenetsita egongo dira, baina zuk badaezpada klikatu Español dioen fitxa horretan, eta beste azpidatzi aukerak agertuko zaizkizu. Egin scroll behera, eta Eu azalduko da, euskararen gakoa da hori. Filmak Opensubtitles-en euskarazko bertsioa badu, Popcorn-eko pantaila honetan izenez ez du esanggo Vasco, Basque edo Euskara, baina bai eu eta horixe aukera dezakezu.

Azpidatzien hizkuntza aukeratu ondoren, Ver Ahora, ikusten hasi eta aurrera. Wifi konexioarekin egitea komeni da, eta bateria gastatzen duenez, akaso kargagailuarekin ere bai. Arrankatzen tardatu ere egin dezake, baina gero jarraian ondo joango zaizu film popularrekin.

Popcorn-etik telebistara Chromecast-arekin

Mugikorrean ikusten hasten zarenean, ChromeCast baduzu telebistan, horkoa telebistara bidal dezakezu. Mugikor pantailan ikusiko duzu ikonoa goian eskuman, hemengo irudian bezala.

Irudiko kasu honetan, bi aukera azaltzen dira: Chromecast edo Smart Tv delakoaren marka, edozeinetan klikatu eta filma telebistara bidaliko duzu. Horra, adibidea, Captain Fantastic nola ikusi genuen.


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe