Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluak
Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera
Ubuntu barruan, Windows korritzen
Adibidez, Cd-rom didaktikoak-eta erabili ahal izateko
Metodo bat baino gehiago egongo da, baina...
Sun Xvm Virtual Box erabiltzen
Ez neke gutxirekin, lortu dut nire Ubuntuan windows-eko gauzak eta Cd-romak korritzen izatea. Horretarako, oinarria, informatiko batzuek instalatu dizkidaten bi gauza dira. Hauek jakin barik instalatzerik agian egongo da, baina niri zaila iruditzen zait. Hala ere, nik zortea izan dut, eta lagun batzuek jarri didate:
- Sun Xvm Virtual Box aplikazioa
- Aplikazio horren azpian, Windows XP oso bat, pirata samarra beharbada.
Windows martxan jartzeko, zera egin behar da:
- Ubunturen menu nagusian, Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Sun xvm arrankatu (neurea hor dago)
- Abiarazi aukera berdeari sakatu: horrekin windows arrankatzen da.
- Martxan dagoela, windows pantaila barruan klikatu, eta Windowsen sartzen zara. Eskuineko Control sakatu, eta Ubuntura itzultzen zara.
- Windows birtuala itzaltzeko, Sun xvm aplikazioaren Makina menuan > itxi
Pantaila txikitik handira, eta buelta:
- Berez, pantaila txikiarekin agertzen da windows birtuala. Pantaila handira pasatzeko, Sun xvm aplikazioaren Makina menuan > Pantaila osoko menua aukeratu > agertzen den leihoan Switch aukeratu
- Pantaila handitik irten eta Ubuntura itzultzeko, eskuineko control + F sakatu.
- Adi, cd-rom-ekin eta, talka egiten du pantaila handira pasatze honek batzuetan.
Batzuetan, huts egiten du horrek guztiak, Ubunturen eguneratze batzuen ondoren, Birtualizazioak huts egitea esaten zaio horri. Honela zuzentzen da hori:
- terminala aurkitu behar da, hemen: aplikazioak > gehigarriak > terminala
- idatzi:
sudo /etc/init.d/vboxdrv setup
- return eman eta itxi-irekitzen ematen du denboratxo bat, eta listo.
Windows martxan duzula, normal ibiliko da (nabigatu, eta programak instalatu saretik, adibidez). Lan gehiago izan daiteke, Cd-rom bat martxan jartzeko edo Usb pendrive bat konektatzeko.
Cd-rom bat ikusteko.
- Abiarazi Windows Ubuntu azpian.
- sartu cd-rom-a
- Sun xvm aplikazioaren Gailuak menuan > cd-dvd-rom muntatu aukera > eskuinean agertzen den aukeran klikatu
- Windows-eko pantailan, Nire Ordenagailua / Mi Pc klikatu, eta han agertuko da Cd-rom-a: hura klikatu, eta abiarazi.
Cd-roma kentzeko:
- Sun xvm aplikazioaren Gailuak menuan > cd-dvd-rom desmuntatu aukeratu
- Itxi Sun xvm aplikazioa, beste Cd-rom bat sartu baino lehen, bestela erroreak gerta daitezke.
Usb pendrive bat konektatzeko:
- lehen aldiz konektatzen baduzu Pendrive jakin bat Arrankatu Sun Xvm Virtual Box aplikazioa, baina ez abiarazi windows
- eskuinean, Xehetasunak leihoan, Usb dioen lekuan klikatu
- sartu usb-a
- gehitu ikonotxoa duen aukeran klikatu, eta aukeratu gehitzeko, azaldu den usb berria
- Une horretatik aurrera, pendrive hori ondo ezagutuko du Windows-ek zuzenean.