Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Windows

Film azpititulatuak erraz ikusi daitezke sistema honetan: IkusiWindows | baina horretarako inportantea da, fitxategien luzapenak agerian egotea zure Windows instalazioan. Hortaz, Windows sistemetan luzapenak ezkutatzeko berezko aukera ezabatzea komeni da. Honela egin daiteke: fitxategi-kudeaketako aplikazioan gaudenean, Herramientas > Opciones de Carpeta menuan, Ver aukeratu eta "Ocultar las extensiones del archivo..." aukera desaktibatuta utzi.

Eskuratu VLC jogailua. http://www.videolan.org/vlc/ Film azpititulatuak ikusteko balioko dizu.

Eskuratu Winrar programa. http://www.rarlab.com/ Jaitsitako azpitituluak eta film batzuk deskonprimitzeko balioko dizu, eta baita ere, zuk egindako euskaratzeak partekatu nahi badituzu, webgune honetara azpitituluak kargatu aurretik, ZIP edo RAR eran konprimitzea eskertuko genizuke.

Eskuratu filmak BitTorrent formatuan jaisteko balioko dizun zerbait, adibidez Vuze

Filmak Dvd-etatik erauzteko eta azpitituluekin sinkronizatzeko, ikus ErauziWindows eta SinkronizatuWindows


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe