Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluen aurkibidea

The Shock Doctrine (2009)

Xabier Aramendi ¦ 2011-06-11 ¦ 22:58 ¦

The Shock Doctrine (2011)__Azpidatziak Euskaraz__X. Aramendi.rar

JATORRIZKO IZENA: The Shock Doctrine EUSKARAZKO IZENA: Shockaren Doktrina URTEA: 2009 IRAUPENA: 79 min. HERRIA: Erresuma Batua ZUZENDARIA: Mat Whitecross, Michael Winterbottom GIDOIA: Naomi Klein (Liburuaren idazlea) MUSIKA: Michael Nyman ANTZEZLEAK: Kieran O'Brien (narratzailea), Naomi Klein, Donald O. Hebb, Janine Huard, Milton Friedman, Edward M. Korry, Joseph Blair. EKOIZTETXEA: Renegade Pictures, Revolution Films MOTA: Dokumentala ESTREINALDIA: 2009-02-02 (Berlin International Film Festival), 2009-09-22 (Donostia-San Sebastian International Film Festival)

Laburpena: "Hondamendi kapitalkeria"-ri buruzko ikerketa bat da, Naomi Klein-en proposamenean ohinarritua, zeinak dioen, kapitalkeri neoliberala hondamendi naturaletaz, gudaz eta beldurraz elikatzen dela bere menperakuntza ezartzeko.

Source: sundanceselects.com via Azpitituluak on Pinterest

Azpidatziak: EUSKARA (Xabier Aramendi) Bertsioa: The Shock Doctrine 2009 WS PDTV XviD Pboy

Deskargak: 22

 :  The Shock Doctrine (2011)__Azpidatziak Euskaraz__X. Aramendi.rar 107KB Osoak

Erantzunak

  • Re: The Shock Doctrine (2009)

    Ibai ¦ 2011-09-08 ¦ 15:18

    Lagundu egin nahi nuke film honetako azpitituluak pixka bat zuzenduz eta moldatuz. Uste dut gauza batzuk hobeki jar daitezkeela.

    Enaiz batere abila makina hauekin. Zuzenean notebookean idatziz saiatuko naiz.

  • Re: The Shock Doctrine (2009)

    Ibai ¦ 2011-09-11 ¦ 23:15

    Zuzendu eta moldatua, Bertsio honi dagokio:
    http://torrentz.eu/67321a397a4f841841fc0ba577a6e733e33a65a5

    The Shock Doctrine 2009 WS PDTV XviD Pboy

    Deskarga : The.Shock.Doctrine.eusk.srt.rar 34KB ()

  • Re: The Shock Doctrine (2009)

    Xabier Aramendi ¦ 2011-09-12 ¦ 01:16

    Ibai, BENETAKO ZABORRA iruditzen zait egin duzuna.
    Hobe zenuke BENETAKO AZPIDATZI bat egiten ahalegintzea, nik egindakoa zure gogara IZORRATZEN IBILI BEHARREAN.

  • Re: The Shock Doctrine (2009)

    Ibai ¦ 2011-09-12 ¦ 14:53

    Iruditzen zait ez duzula interneten lan egiteko modua ongi ulertzen.

    Adibidez, zuk Wikipedia Entziklopediarako idatzi duzun sarrera bat, nik, neure aldetik, osatu, zuzendu, antolatu edo txukundu egiten badut, eta gero, Tokion bizi den beste tipo batek, lan hori berriz aldatzen edo berregiten badu, orduan ez da "Zure Lana".

    Sarean lana banatu egiten baita. Sarean zabaltzen dena ez da "Zurea", denona da.

    Kasu honetan, jendeak ikusiko du zein duen nahiago: "Zure Lana" (alegia zuk, beste norbaiten gaztelaniazko bertsiotik, euskarara bihurtu duzuna), edo nire moldaketak dakartzana.

    Ez da ezer pasatzen. Etzaitez hain vinagres izan.

  • Re: The Shock Doctrine (2009)

    Xabier Aramendi ¦ 2011-09-12 ¦ 23:16

    Lehenik, ez dakit zuri zer iruditzen zaizun interneten lan egiteaz, baina webgune honetan zuk egin dituzun lanak eta nik egin ditudanak ez zaizkit iruditzen alderatzeko bezalakoak.

    Bigarrenik, hau ez da Wikipedia, hortaz eredu horretan ibiltzea nahi baduzu zoaz hara. Lana banatzeaz hemen ez duzu lan bat ere egin urte osoan zehar.

    Hirugarrenik, nik egin dudana milaka lerroetako EUSKARATZE lana da eta zuk egin duzuna ez zait ez zuzenketa ez moldaketa iruditzen, baizik eta kopia-ZABOR bat dozenaka bat lerroren lardaskatze-aldatzez hondatuta.

    Eta azkenik "vinagres" bezalako irainak gordeitzak hire amarentzat.

    Ez erantzun ez dut gai honetaz eztabaidatzen jarraitzeko gogorik-eta.
    EA HURRENGOAN BENETAN HIK EUSKARATUTAKO ZERBAIT AURKEZTEN DOKEN.

  • Re: The Shock Doctrine (2009)

    Luistxo ¦ 2011-09-13 ¦ 06:42

    Eskerrik asko, Ibai, egindako ekarpenagatik.

    Xabier Aramendiren erantzun petralei dagokienez, neuk ere jaso ditut halakoak. Alferrik da haren lana eskertzea eta oinarri baliagarritzat aitortzea; edozein moldaketa egitea da "zaborra" egitea, "izorratzea" eta abar. Letra larriz idatzitako erantzun mingarriak jaso ditzakezu okurritzen bazaizu, adibidez, euskara batuaren ortografiarekin bat etorri daitezkeen bertsioak proposatzea.

    Neuri dagokidanez, agoantatu dut, baina ez nago prest beste ekarpen batzuk egin ditzaketen beste pertsona batzuk inork modu txarrean intimidatzea. Ez dut halako beste komentariorik onartuko. Eta neuri dagozkidanak ere, ikusiko dut kendu ala ez. Errespetu eskaseko molde hori amaitu da, nik neuk urteroko euro gutxi batzuekin ordaintzen dudan webgune ziztrin honetan.

Erantzun artikulu nagusiari