Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

2014ko sei hilabeteren balantzea

Azpitit ¦ 2014-07-01 ¦ 07:07 ¦

2014ko sei hilabeteren balantzea

Urte hasieran helburu batzuk argitaratu genituen jomuga gisa, 36 film luze "herriarenak", urte amaierarako. Eta lortu dugu kopurua lehen sei-hilekoan.

Kalitate eskasa adierazten duten jatorrikoak gutxitu egin dira, eta txukunak edo amateurki onargarriak direnak gehiago dira aurten. Ea eusten diogun joerari urte amaierara begira; martxa honetan, 2014. urtea amaitzerako, 600 film luzetik gertu egongo gara, eta aurtengoa izan daiteke jendearen ekarpen txukun gehien izango dugun urtea.

Jendearen inplikazioa ezinbestekoa da honetarako, eta horregatik animatu nahi ditugu zaletu guztiak ez bakarrik kontsumitzera, baizik eta azpidatziak sortzera. Animo eta eskerrik asko denoi.