Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

The Leftovers (2014-2017)

Azpitit ¦ 2017-06-25 ¦ 10:23 ¦

The Leftovers (2014-2017)

Tom Perrotta idazlearen eleberri batean oinarritua, The Leftovers telesail bihurtu du Damon Lindelof-ek Perrottarekin batera. Lindelof da Lost telesailaren ko-sortzailea, eta honako honetan, hartan bezala, drama psikologikoa eta misterioa da nagusi, naturaz gaindiko kontu esplikaezinen fondo batekin. Baina desberdintasun bat ere badago Lost eta Leftovers artean, kritikarien arabera: Lost denboraldiz denboraldi luzatu eta luzatu zen bitartean, amaiera zailduz, The Leftovers 3 denboraldi eta 28 ataleko istorio finito bat da, eta crescendo erritmoari bikain eusten dio.

Sinopsi edo premisa zera da: urriaren 14 batean, munduko populazioaren %2a desagertu egin da, desmaterializatu egin dira modu esplikaezinean. Ausaz "aukeratuak" dirudite joan direnak, eta "geratu direnek" (the leftovers) ahal bezala egiten dute aurrera, drama ulertezinak zeharo aldatu duen munduan: sektak, indarkeria, nihilismo, arazo mentalak nonahi... Eta baita ere, tarteka, naturaz gaindiko zerbaiten zantzu anbiguoak.

2014an eman zuren 1. denboraldia HBOn, eta 2015ean jarraitu zion 2.ak. 2017ko udaberrian eman dituzte itxierazko azken 8 kapituluak, 3. denboraldia.

Telesail sortzaileak: Damon Lindelof, Tom Perrotta. Jatorrizko eleberria: Tom Perrotta. Aktoreak: Justin Theroux, Amy Brenneman, Christopher Eccleston, Liv Tyler, Chris Zylka, Margaret Qualley, Carrie Coon, Ann Dowd, Regina King. Jatorrizko telebista: HBO. Herrialdea: AEB. Estekak: Imdb | Urtzi Urkizuren iruzkina Etzin (Twin Peaks aipatu ondoren) | Wikipedia

Deskargak: 8

Erantzunak

  • The Leftovers S02 (2015)

    via Open Data Euskadi ¦ 2017-06-25 ¦ 10:25

    Hona 2. denboraldia osorik, HBOk 2015eko udazkenean emandakoa telebistan. Atalez atal, izenburua / gidoilariak / zuzendariak:

    1. "Axis Mundi" / Damon Lindelof, Jacqueline Hoyt / Mimi Leder
    2. "A Matter of Geography" / Damon Lindelof, Tom Perrotta / Mimi Leder
    3. "Off Ramp" / Damon Lindelof, Patrick Somerville / Carl Franklin
    4. "Orange Sticker" / Damon Lindelof, Tom Spezialy / Tom Shankland
    5. "No Room at the Inn" / Damon Lindelof, Jacqueline Hoyt / Nicole Kassell
    6. "Lens" / Damon Lindelof, Tom Perrotta / Craig Zobel
    7. "A Most Powerful Adversary" / Damon Lindelof, Patrick Somerville / Mimi Leder
    8. "International Assassin" / Damon Lindelof, Nick Cuse / Craig Zobel
    9. "Ten Thirteen" / Damon Lindelof, Monica Beletsky / Keith Gordon
    10. "I Live Here Now" / Damon Lindelof, Tom Perrotta / Mimi Leder

    Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

     BluRay.720p.10bit.5.1.x265.HEVC-Qman[UTR].mkv
     Season 2 S02 BluRay 720p x265 DD5.1 - PRL Waldek
     S02 COMPLETE Season 2 720p BRRip x264[MKV,AC3,5 1]Ehhhh
    

    Eta baliteke baita hortik dabiltzab BRrip/Bluray atal-bertsio gehienekin. Baina adi, denboraldiko 10 ataletatik, 1.a ez dago euskaraz (okerren bat egin dute bilketan Open Data Euskadin eta 1. atalaren ordez, 2.aren kopia bat dago izena aldatuta). 1. atal horretarako karpeta bat propio gehitu dugu erantsitako fitxategian, s02e01 atal horren 3 bertsiorekin: ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez.

    Deskarga : TheLeftovers-s02-eus.zip 184KB ()

Erantzun artikulu nagusiari